Maria Montessori

Maria Montessori

Bizitza
JaiotzaChiaravalle1870eko abuztuaren 31
Herrialdea Italiako Erresuma  (1870eko abuztuaren 31 -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1952ko maiatzaren 6a)
HeriotzaNoordwijk1952ko maiatzaren 6a (81 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaZientzietako doktorea
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmedikua, pedagogoa eta saiakeragilea
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAssociazione per la donna (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Maria Montessori. Bere teoria pedagogikoak ezagunak dira mundu osoan.

Maria Montessori -izen osoa Maria Tecla Artemisia Montessori Stoppani zuen- (Chiaravalle (Ancona) (Italia), 1870eko abuztuaren 31, 1870eko abuztuaren 31Noordwijk (Herbehereak), 1952ko maiatzaren 6) italiar zientzialari, mediku, filosofo, antropologo, biologo, feminista, psikologo, humanista, hezitzaile, pedagogo berritzaile eta psikiatra izan zen. Medikuntzan graduatu zen lehen italiar emakumea ere bera izan zen. Gaur egun Montessorik XX. mendeko metodo pedagogikoen berritzean izan zuen eragina ulertzea zaila izan liteke, bere ideiak agerikoak baitirudite. Baina, bere garaian sektore kontserbadoreenetan eztabaida sorrarazi zuten berrikuntza erradikalak izan ziren. Jolasa haur batek bere bizitzako lehenengo urteak aurrera eramateko erabiltzen duen ekintza nagusia dela defendatzen zuen. Honi esker, umeak bere inguruko guztia modu aske eta naturalean behatu eta ikertzen du, eta aurretik dituen ezagutza eta esperientziak beste berri batzuekin erlazionatzen ditu, bere hazkuntzarako nahitaezkoak diren ikasketa prozesu indibidualak burutuz, garapena ematen den ingurunea edozein dela ere.[1]

  1. «MONTESSORI, Maria» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search