Marrazo

Marrazo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaChondrichthyes
Superordena Selachimorpha
Nelson, 1994
Ordenak
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakshark liver oil (en) Itzuli eta sharkskin (en) Itzuli

Marrazoak elasmobrankioen barruko arrain talde bat dira. Arrain talde horren ezaugarriak kartilagozko hezurdura, bost edo zazpi zakatz buruaren alde bakoitzean izatea eta buruari lotuta ez dauden bularreko hegatsak dira. Marrazo modernoak Selachimorpha (Selachii) kladoan sailkatzen dira eta manta arraien gertuko taldea osatzen dute. Marrazo terminoa gaizki erabili izan da, Elasmobranchii azpiklaseko arrainez mintzatzeko, horiek ez baitaude Selachimorpha kladoaren barruan; sailkapen oker horren adibideak Cladoselache, Xenacanthus eta Chondrichthyes klaseko beste kide batzuk dira.

Itsaso eta ozeano guztietan bizi dira eta normala da 2.000 metro arteko sakoneran aurkitzea. Ur gezan ez dira hain ohikoak, baina ezagutzen dira ur gezan bizi diren hainbat marrazo, adibidez zezen marrazoa eta erreka marrazoa (ur gezan eta ur gazian egon daitezke)[1]. Marrazoen tamaina asko aldatzen da espezie batetik bestera, Etmopterus perryi marrazoa 17 cm luze da bakarrik, baina marrazo balea 12 metrora irits daiteke (munduko arrainik handiena da). Azala parasitoen kaltetik babesteko, dentikulu dermatiko izeneko estalkia dute, fluidoen dinamika ere hobetzen duena[2].

Marrazo asko superharrapakariak dira, hau da, kate trofikoaren gorenean dira. Adibide zehatz batzuk tigre marrazoa, marrazo urdina, marrazo zuria, Isurusa, mailu-arraina eta Alopias generoko marrazoak dira. Espezie asko arriskuan daude, gizakien ekintzaren ondorioz. 1970tik populazioa % 71n txikitu da, gehienbat arrantzaren ondorioz[3].

  1. Allen, Thomas B.. (1999). The shark almanac. Lyons Press ISBN 1-55821-582-4. PMC 39627633. (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  2. Budker, Paul. (1971). The life of sharks.. Columbia University Press ISBN 0-231-03551-9. PMC 143979. (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  3. (Ingelesez) Einhorn, Catrin. (2021-01-27). «Shark Populations Are Crashing, With a ‘Very Small Window’ to Avert Disaster» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search