Mars Science Laboratory

Mars Science Laboratory
Fabrikazioa
FabrikatzaileaJet Propulsion Laboratory, Boeing eta Lockheed Martin
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Espazio jaurtiketa 2011ko azaroaren 26a
Soft landing 2012ko abuztuaren 6a
KudeatzaileaNASA
Masa3.893 kg

Mars Science Laboratory (laburbilduz MSL) edo Curiosity (jakin-mina) 2009ko urriaren 8an NASAk Marte esploratzeko bidali beharreko misio espaziala zen Martera 2010eko iraila aldera iristeko. Nahiz eta programatuta izan Martera bidalita izateko 2009an, azkenean 2011ko azaroaren 26an abiatu zen Lurretik, 2012ko abuztuaren 6an lurreratuz arrakasta handiz planeta gorrian. Misioa Marteko gainazalean garraio esploratzaile berri bat (Roverren antzekoa) jartzean zetzan. Garraio hau hiru aldiz pisutsuagoa eta bi aldiz handiagoa izango da Mars Exploration Rover delakoarekin konparatuta, 2004an Martera iritsi zena. Martera bidalitako misioetatik tresna garatuenak eramango dituena izango da. Komunitate internazionalak hauetako tresna batzuk eskuratuko ditu. Atlas V 541 suziri bitartez bidaltzeko asmoa dute. Martera iristerakoan lurreko eta Marteko hauts harritsuaren lagin ugari aterako ditu bere analisiak burutzeko. Misioaren iraupena Marteko urte bat izango da (Lurreko bi urte gutxi gorabehera).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search