Martha's Vineyard

Martha's Vineyard
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPeaked Hill (en) Itzuli
Garaiera24 m
Motauharte
Luzera33 km
Azalera226,57 km²
Geografia
Map
Koordenatuak41°24′00″N 70°37′00″W / 41.4°N 70.616666666667°W / 41.4; -70.616666666667
UTC orduaUTC−05:00 eta UTC−04:00
Honen parte daElizabeth Islands (en) Itzuli
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Massachusetts
County of MassachusettsDukes konderria (Massachusetts)
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Martha's Vineyard (Wampanoag hizkuntzaz Noepe) AEBtako Massachusetts estatuan dagoen uharte bat da, Cod lurmuturraren hegoaldean. Maiz The Vineyard (Mahastia) izenez ere deitua da. 231,75 km²-ko azalera du, AEBtako 57. uharterik handiena da, eta ekialdeko kostaldeko hirugarrena.

Dukes konderrian dago, eta Cuttyhunk, Elizabeth uharteak eta Nomans Land uhartea ere barne hartzen ditu. Estatubatuar gorren komunitate baten bizilekua izateagatik ere ezaguna bada, ondorioz uharte honetako komunitatearen jardunean oinarritutako keinu hizkuntza bat ere sortu zen.

Uhartea udaleku edo oporleku garrantzitsua izateagatik ezaguna da. Uhartera itsasoz eta airez bakarrik bertaratu daiteke, halere 1960ko hamarkadatik aurrera bertako biztanleria asko hazi izan da. Martha's Vineyardeko Batzordearen txosten baten arabera uharteko bizi kostua gainontzeko herrialdeko bataz bestekoarena baino %60 garestiagoa omen zen, eta etxebizitzen salneurriak %96ko balore ekonomiko handiagoa omen dute.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search