Martin Arrada Kruzat

Martin Arrada Kruzat

Bizitza
JaiotzaIruñea1533ko uztailaren 20a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaHegoaldeko Txinako itsasoa1578ko ekainaren 12a (44 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaLeon Arradakoa
AmaMargarita Cruzat
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
cebuera
txinera
antzinako greziera
latina
otomiera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, kosmografoa, idazlea eta misiolaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaSan Agustinen Ordena

Martin Arrada Kruzat, (Iruñea, 1533ko ekainaren 30a - Hego Txinako itsasoa, 1578ko ekainaren 12a) nafar misiolaria izan zen. Salamancan agustindar ordenatu eta Salamancako Unibertsitatean eta, agian, Parisko unibertsitateetan ikasi zuen. Kosmografo eta matematikaria izan zen eta Filipinetan aritu zen bere longitudearen neurketa egiten, garaiko gatazka iturri nagusia ebatziz. Andres Urdanetaren espedizioan Filipinetara misiolari joan zen eta indigenen alde egin zuen, espainiarren gehiegikeriak deitoratuz. Handik, 1575ean, Ming garaiko Txinara joan zen Jerónimo Marín kidearekin batera, Espainiak Txinara bidalitako lehenengo harreman diplomatikoan.

Hainbat liburu idatzi zituen, tartean otomiera, cebuera eta txinerari buruzkoak, baita hizkuntza horietan erlijio katolikoari buruz ere. Bere lan zientifikoek ez dute biziraun, baina geografia, geometria eta matematikari buruz idatzi zuen. Txina eta Catay leku bera zirela aipatzen lehena izan zen eta Bering itsasarteari buruzko lehen aipamena ere egin zuen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search