Martsupio

Kanguru baten kumea martsupioan.

Martsupio edo poltsa martsupiala martsupiodun emeek izaten duten sabelaldeko zakua da. Ugatzak martsupioan izaten dituzte martsupiodunek eta han eramaten dituzte ume jaio berriak, heldu bitartean.[1] Jaiotzerakoan, kumeak baginatik martsupioraino joaten dira. Izena latinezko marsupium' hitzetik dator, euskaraz poltsa esan nahi duena.

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search