Masturbazio

Gizon masturbazioa
Emakume masturbazioa

Masturbazioa gozamen sexuala edo orgasmoa lortzeko organo sexualak kitzikatzea da[1], normalean sarketatik kanpo edo horren aurrekari bezala. Estimulazioa lortzeko erabili daitezke eskuak, behatzak, eguneroko objektuak, sexu-jostailuak (adibidez, dildo bat) edo horien arteko konbinazio bat. Masturbazioa norbere organoak kitzikatzea izan ohi da gehienetan, nahiz eta bikote barruan batak bestearenak kitzikatzea ere izan daitekeen.

Mendeetan zehar tabu sendoak egon dira masturbazioaren inguruan. Gizarterik puritanoenetan masturbazioa erabat gaitzetsi izan da eta era guztietako bitartekoak jarri izan dira ekintza hau errotik mozteko. Sigmund Freudek XX. mendean agertarazi zuenez, masturbazioa ordura arte uste zena baino fenomeno askoz hedatuagoa zen. Havelock Ellis bere garaikideak beste tabu garrantzitsu bat ezabatu zuen, emakumezkoak gizonezkoak beste masturbatzen direla agertarazi zuenean. Izan ere, ordura arte masturbazioa gizonezkoen praktika sexuala zela uste zen; ikerketa honetatik abiatuta, emakumeen sexualitateari buruzko beste hainbat tabu ezabatu ziren [2] . Masturbazio motak desberdinak dira gizonezko eta emakumezkoen artean. Gizonezkoak orokorrean eskuaz zakila inguratuz eta goitik beherako mugimenduak eginez masturbatzen dira. Emakumeak beraien bagina eta klitoria igurtziz masturbatu ohi dira. Gaur egungo medikuntzak masturbazioa ekintza psikologiko normala dela adierazten du[3][4], eta ez da aurkitu inongo harremanik masturbazioaren eta gaixotasun psikologikoen artean[5].

  1. (Ingelesez) «Your Guide to Masturbation» WebMD (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  2. (Ingelesez) Ellis, Havelock. (2004-10-08). [http://www.gutenberg.org/etext/13610 Studies in the Psychology of Sex, Volume 1 The Evolution of Modesty; The Phenomena of Sexual Periodicity; Auto-Erotism. ] (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  3. 1920-2012., Szasz, Thomas,. (1974, ©1973). The second sin. Routledge & Kegan Paul ISBN 0710077572. PMC 4813855..
  4. (Ingelesez) Patton, Michael S.. (1985-06). «Masturbation from Judaism to Victorianism» Journal of Religion & Health 24 (2): 133–146.  doi:10.1007/bf01532257. ISSN 0022-4197. (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
  5. Masturbation as a means of achieving sexual health. Haworth Press 2003 ISBN 0789020475. PMC 50913590..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search