Max Liebermann (Berlin, 1847ko uztailaren 20a - Berlin, 1935eko otsailaren 8a) Alemaniako margolaria da. Weimarren egin zituen margolaritzako ikasketak. Arrakasta handia izan zuen Antzara-lumatzaileak izeneko lanarekin (1872). 1873tik 1878ra, Parisen bizi izan zen, eta inpresionismorantz lerratu zen, Millet margolari handiaren eraginpean. Ikuspegiak eta erretratuak ere egin zituen. Alemaniako inpresionismoaren aitzindaritzat hartu izan da, non pintura abangoardista nabarmendu zen 30 urte baino gehiagotan.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search