Maxux Aranzabe

Maxux Aranzabe

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Jesus
JaiotzaAlkiza1966ko azaroaren 8a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaArantza Diaz de Ilarraza Sanchez
Jose Mari Arriola Egurrola
Doktorego ikaslea(k)Itziar Gonzalez-Dios
Begoña Altuna
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalari konputazionala eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaIxa taldea
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: maxux-aranzabe-urruzola

Maxux Aranzabe Urruzola (Alkiza, 1966ko azaroaren 8a) hizkuntzalaria, Ixa taldeko ikertzailea eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ixa Taldeko bere jardunean zientziak eta letrak uztartzen ditu: hizkuntzalaritza (letrak) eta informatika (zientziak).[1][2]

Tolosako ospitalean jaio zen Alkizarra da.

Deustuko Unibertsitateko EUTG Eskolan Euskal Filologian lizentziatu zen 1989an, eta Euskal Filologian doktore-gradua lortu zuen 2008an EHUn. Gaur egun, irakasle agregatua da EHUn, eta Ixa taldeko kidea da 1999tik. Bere argitalpenak hizkuntza naturalaren prozesamenduaz ari dira batez ere. Testu zientifiko-teknikoen alderdi tematikoak, diskurtsiboak, lexikoak eta gramatikalak ere landu ditu azken urteetan.

Besteak beste Miren Azkarate eta Patxi Altuna izan zituen irakasle. Euskal Filologiako doktorea da, eta lexikografia, corpusgintza, sintaxi konputazionala dira haren lan esparruak.

« Hizkuntza baten erabilera bultzatzeaz gain, hizkuntza horrek mundu digitalean duen presentzia ere zaindu beharreko arloa da. Zentzu horretan, euskara Europako beste hizkuntzen mailan egon ahal izateko, hizkuntza-teknologiak lantzea ezinbestekoa da. »

—Maxux Aranzabal[1]

  1. a b ZientziaKaiera. (2019). «Maria Jesus Aranzabe: “Hizkuntza-teknologiak ezinbesteko tresna dira euskara bultzatu nahi baldin badugu” #Zientzialari (118)» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  2. «Maxux Aranzabe | Ixa taldea» ixa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search