Maxwellen ekuazioak

Elektromagnetismoan, Maxwellen ekuazioak James Clerk Maxwell fisikari britainiarrak aurkezturiko ekuazio sorta bat da, zeinetan, eremu elektriko, eremu magnetiko, karga elektriko eta korronte elektrikoaren arteko erlazioak zehazten diren. Gaur egungo elektromagnetismoaren oinarria dira ekuazio hauek eta elektromagnetismoaren teoria gehiena bertatik ondoriozta daiteke.

Nahiz eta Maxwell bera ez zen izan ekuazio indibidualen sortzailea, bera izan zen ekuaziook era koherente batean batu eta lotu zituen lehena. Garrantzitsuago dena, Ampère-ren legean beste osagai bat sartu zuen, Maxwellen desplazamendu korrontea deituko zitzaiona geroago. Lege honen Maxwellen bertsio hobetuak uhin elektromagnetikoen uhin ekuazioa ondorioztatzeko behar den ekuazio sorta lortzeko bidea zabaltzen du.

Nahiz eta Maxwellen ekuazioak erlatibitate berezia baino lehenagoak diren, Coulomb-en legea eta erlatibitate berezia erabiliz ondoriozta daitezke, karga elektrikoa aldatzen ez dela kontsideratuz.[1][2]

Hori dela eta, honek grabitazioarekin izan dezakeen paralelotasuna azter daiteke, arrazonamendu berdina aplikatu baitaiteke Newton-en grabitazio unibertsalaren legearekin, era honetan, grabitaziorako Maxwellen ekuazio baliokide batzuk gara daitezke.

  1. L. D. Landau, E. M. Lifshitz, The Classical Theory of Fields
  2. https://web.archive.org/web/20080101005238/http://www.cse.secs.oakland.edu/haskell/SpecialRelativity.htm J H Field (2006) "Classical electromagnetism as a consequence of Coulomb's law, special relativity and Hamilton's principle and its relationship to quantum electrodynamics". Phys. Scr. 74 702-717

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search