Mediana

Hainbat zenbakiren mediana kalkulatzeko bi adibide (bideokoak).

Datu ordenatuen
multzo konpletoa
kopuru bakoitia
bada aztertzekoa
mediana da erdian
den zenbatekoa
Ta bikoitia bada
erabatekoa
Erdian dauden bien
bataz-bestekoa

(Jone Uria)

Estatistikan, mediana hainbat datu txikienetik handienera ordenaturik daudela, erdian dagoen datua da[1]. Beraz, medianak alde banatara datuen % 50 uzten ditu.[2] Probabilitate banaketa baterako ere kalkula daiteke eta orduan alde banatara eta orduan azpitik eta gainetik 0,5eko probabilitatea uzten duen balioa da.

Mediana zentro-neurri bat da, batezbesteko aritmetiko sinplea bezala esaterako, eta neurri adierazgarriagoa da muturreko datuak daudenean. Adibidez, gela bateko 10 objektuen tenperaturak jaso eta horietan labea 175 °C gradutan bada, nahiz eta beste guztiak 20 °C-25 °C artekoak izan, batez besteko tenperatura 35.5 °C-40 °C tartean izango da, baina mediana 20 °C-25 °C artekoa izango da, eta hori gelako egoera zein den deskribatzeko balio egokiagoa da. Horrelako egoeretan mediana egokiagoa izaten da balio orokor edo zentro neurri bat emateko.

  1. Beraz, datuak ordenatu egin behar direnez, aldagai bakun koantitatiboetarako edo ordinaletarako bakarrik kalkula daiteke.Adibidez, Likert eskalazko datuetarako posible da mediana kalkulatzea, baina hauteskundeetan emandako botua eta bestelako aldagai koalitatiboetarako ezin da kalkulatu.
  2. Beraz, mediana 2-kuantila ere bada, eta bat dator bigarren kuartilarekin, bostgarren dezilarekin eta 50. pertzentilarekin.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search