Mekatronika

Mekatronikaren eskema

Mekatronikak ingeniaritza mekanikoa, ingeniaritza elektronikoa, kontrol-ingeniaritza eta programazio-ingeniaritza biltzen ditu.

Mekatronika hitza Yaskawa Yaskawa konpainiako Tetsuro Mori ingeniari japoniarrak asmatu zuen 1969an. Mekatronika mekanika ingeniaritza, elektronika ingeniaritza eta konputagailu eta komunikazio ingeniaritzen integrazioa da produktu konplexuak diseinatzeko. Hau dela eta, ez da ingeniaritzaren adar berri bat, ingeniaritzako adar ezberdinen integrazioa definitzeko oraintsu erabilitako kontzeptu bat baizik.

J.A. Rietdijk-en arabera "mekatronika produktu eta prozesuen diseinurako ingeniaritza mekanika zehatz, elektronika, kontrol automatiko eta sistemen konbinazio sinergikoa da".

Hala ere mekatronika hiru ingeniaritza edo gehiagoren integrazioa baino kontzeptu zabalagoa da: teknologien elkargune eta beraien komunikazio industrialak pentsatzeko diseinatzeko eta aztertzeko era bat da; izan ere, mekatronikak lan taldeen parte hartzea inplikatzen du. Zientzia hau, hainbat prozesu eta produktutarako giltza bilakatu da. Sistema modernoek, metodo eta sistema ohikoekin pentsaezina zen sofistikazio maila lortu dute.

Mekatronikan adituak direnek, zientzia hauetako ezagutza izan behar dute:


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search