Mendi-adar

Mendi-adarrak (marra gorriak).

Mendi-adarra edo ezproia lur mingain bat da, beheranzko gandorrari jarraitzen diona, mendilerro bateko tontor edo gailur-lerro handiago batetik.[1][2] Pareta edo harkaitz baten zati irtena, tamaina handi samarrekoa, pasaguneak edo korridoreak izan daitezkeen bi sakonuneren artean kokatua.[3]

Muino nagusi edo mendilerro batetik alboko norabide batean jaisten den beste muino edo mendilerro bat ere defini daiteke mendi-adar gisa.[4][5]

  1. Mendizalearen Hiztegia, Urretxu-Zumarragako OSTADAR Mendi Taldea.
  2. Valley, Ridge, Gully Terrain Features and Contour Lines, geokov.com.
  3. Mendizaletasuna Hiztegia, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila (gaztelaniaz ere Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura), 2015eko urria, Vitoria-Gasteiz
  4. Valleys, Ridges and Spurs, www.askaboutireland.ie.
  5. Your Dictionary, Your Dictionary.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search