Mendikate

Himalaiaren aireko ikuspegia. Everest mendia, irudiaren erditik gertu ikus daiteke.
Pirinioen satelite bidezko ikuspegia, Espainia eta Frantzia artean dagoena.

Mendikatea euren artean antzekoak diren bata bestearen atzean doazen mendi taldea da. Gune tolestuak edo tolesten ari direnak dira. Geosinklinal edo kontinenteen ertzetan dauden gune luzeetan, sedimentu lodiera handia biltzen da; material hauek, alboko bultzaden ondorioz, trinkotze indartsua jasaten dutenean, tolestu eta altxatu egiten dira, mendilerro edo mendikateak eratuz. Mota honetakoak dira mendilerro edo mendikate kontinental gehienak, Alpeak, Himalaia eta Andeak kasu. Planetaren barne indarrez gain, erliebearen modelatzean, kanpo faktoreek ere parte hartzen dute, ura edo haizea kasu, baita klima, landaretza eta lurzoruarekin lotuta dauden prozesuek ere.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search