Metal alkalino

Taldea →
↓ Periodoa
1
2 3
Li
3 11
Na
4 19
K
5 37
Rb
6 55
Cs
7 87
Fr
Sodio kloruroaren egitura molekularra.

Metal alkalinoak edo alkaliak taula periodikoko talde bat, 1. taldea deritzona, osatzen duten metalak dira. Multzo horretan daude litioa (Li), sodioa (Na), potasioa (K), rubidioa (Rb), zesioa (Cs) eta frantzioa (Fr), eta serie kimiko bat osatzen dute. [1]Metal alkalinoen geruza elektroiak s orbital batean aurkitzen dira; horregatik, taula periodikoaren s-blokean daude kokatuta. Beraz, metal alkalinoek s-blokeko beste elementuen propietate antzekoak izango dituzte.[2]

Metal alkalino guztiak, distiratsuak eta leunak dira. Gainera, tenperatura eta presio estandarretan oso erreaktiboak dira, eta ondorioz euren azken geruzako elektroia oso azkar galtzen dute, +1 kargako katioiak eratuz. Euren leuntasunaren eraginez, labana batekin oso erraz moztu daitezke, duten geruza distiratsu mehea airearekin (oxigenoa gehienetan, litio eta nitrogenoa batzuetan) erraz oxidatzen delako. Oso erreaktiboak direnez gero, oliotan gorde behar izaten dira airearekin erreakzioa egin dezaten saihesteko, eta modu naturalean gatzetan soilik aurkitzen da, inoiz ez elementu aske modura. Zesioa, bosgarren metal alkalinoa, elementu erreaktiboena da. IUPACen nomenklatura berriaren arabera, metal alkalinoek elementuen lehen tardean sartzen dira, Hidrogenoa kanpoan geratzen delarik, normalean ez delako metal alkalino kontsideratzen, haiekin konparatuta duen portaera desberdinaren ondorioz. Metal alkalino guztiek urarekin erreakzionatzen dute, eta astunagoek arinagoek baino erreakzio bortitzagoa dute.

Naturan, alkali guztiak konposatuak osatuta aurkitzen dira. Metal alkalino ugariena sodioa da, eta ondoren potasioa, litioa, rubidioa, zesioa eta, azkenik, frantzioa. Azken hori oso bakana da, erradioaktibitate handikoa baita, eta desintegrazio kate naturalaren adar arraro batzuetan alboko urrats modura besterik ez da agertzen. Ununenioaren (Uue), alkalinoen taldeko hurrengo elementua, sintesirako hainbat esperimentu saiatu dira, baina ez dira emaitzarik lortu. Hala ere, esan beharra dago, Ununenioa ez litzatekeela guztiz metal alkalino kontsideratu behar, euren propietate fisiko eta kimikoen artean desberdintasunak daudelako.[3]

Metal alkalino gehienek hainbat aplikazio dituzte eguneroko bizitzan. Forma puruen aplikazio ezagunenetako bat zesioa eta rubidioak erloju atomikoetan duten erabilera da. Zesiozko erloju atomikoa denbora zehaztasun eta prezisio handienarekin ematen duena da. Sodio konposatuen erabilera arruntenetako bat sodio lurruneko lanparak dira, Sodioak argia oso modu eraginkorrean emititzen bait.. Sodio kloruroa etxean gehien erabiltzen den gatz arrunta da. Sodioa eta potasioa, ere, funtsezko mantenugaiak dira bizitzarako, eta zeregin biologiko garrantzitsua dute elektrolito modura. Nahiz eta gainerako metal alkalinoak funtsezkoak ez izan, izaki bizidunetan eragin handiak dituzte; bai onuragarriak, bai kaltegarriak.[4]


  1. Nomenclature of inorganic chemistry. IUPAC recommendations 2005. Royal Society of Chemistry 2005 ISBN 9780854044382. PMC 60838140. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  2. The ACS style guide : effective communication of scientific information.. (3rd ed.. argitaraldia) American Chemical Society 2006 ISBN 9780841239999. PMC 62872860. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  3. Coplen, Tyler B.; Peiser, H. S.. (1998). «History of the recommended atomic-weight values from 1882 to 1997: A comparison of differences from current values to the estimated uncertainties of earlier values (Technical Report)» Pure and Applied Chemistry 70 (1): 237–257.  doi:10.1351/pac199870010237. ISSN 0033-4545. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  4. Fluck, E.. (1988). «New notations in the periodic table» Pure and Applied Chemistry 60 (3): 431–436.  doi:10.1351/pac198860030431. ISSN 0033-4545. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search