Metodo induktibo

Arrazoibide induktiboa, metodo induktiboa edo, besterik gabe, indukzioa errealitatean jasotako behaketetatik proposizioak eratzen dituen arrazoibide-mota bat da, behaketetan izan daitezkeen erregulartasunetan oinarrituta; kasu partikularretatik lege orokorrak eratuz. Kasu partikularren errepikapena lege orokorraren egiazkotasuna baieztatzen duela argudiatuz ematen zaio metodo induktiboari zilegitasuna. Metodo zientifikoan erabiltzen den metodoa da, dedukzioarekin batera. Hau da, logika induktiboa ondorio bat egia izateko probabilitatea neurtzeko modua da, zenbait premisatatik abiatuta. Gure etorkizuneko iragarpenak arrazoibide induktiboan oinarritzen dira iraganeko esperientziak proiektatzen ditugulako

Hala ere, indukzio edo metodo induktibo oso edo perfektu bat kasu guztiak erabat aztertu dituena izango litzateke, ezintasun fisiko, espazial eta denborazkoa dena. Hortaz, gehien desiratzen edo lortu dezakeena jakintza estadistikoa edo probabilistikoa da; metodo praktikoena izanez. Nolanahi ere, lagina nahikoa zabala izan behar da zoriaren ondorioak kontuan ez hartzeko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search