Miastenia gravis

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Miastenia gravis
Deskribapena
Motaneuromuscular junction disease (en) Itzuli, autoimmune disease of musculoskeletal system (en) Itzuli, immune-mediated acquired neuromuscular junction disease (en) Itzuli, gaixotasun immunologikoa, autoimmune disease of peripheral nervous system (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaneurologia
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakpyridostigmine (en) Itzuli, neostigmine (en) Itzuli, ziklosporina, (RS)-cyclophosphamide (en) Itzuli, prednisona, azatioprina, rituximab (en) Itzuli, eculizumab (en) Itzuli, mycophenolate mofetil (en) Itzuli, prednisolona, tacrolimus (en) Itzuli, distigmine (en) Itzuli eta pyridostigmine (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKG70.0 eta G70.00
GNS-9-MK358.00 eta 358.0
OMIM254200
DiseasesDB8460588
MedlinePlus000712
eMedicine000712
MeSHD009157
Disease Ontology IDDOID:437

Miastenia gravis edo MG muskulu eskeletikoen ahultasuna dakarren Gaixotasun autoimmune kroniko bat da.[1] Gehienetan kaltetuak diren giharrak begi, aurpegi eta irensteko erabiltzen ditugunak dira.[1] Ikusmen bikoiztua, betazal eroria, hitz egiteko arazoak eta ibiltzeko arazoak ekar litzake.[1] Bat-bateko hasiera izan dezake.[1] Gaixotasun hau duten askok timo handia dute edo timoma bat garatzen dute.[1]

Miastenia gravis gaixotasun autoimmune bat da non norberaren antigorputzek azetilkolina hartzaileak blokeatu edo hausten dituen.[1] Hori dela eta, nerbio bukadak ez dira gai izango giharrak uzkurtzeko.[1] Gaixotasun hau azetilkolinesterasa inhibitzaileekin tratatzen da normailean baina immunosupresoreak ere erabiltzen dira.[1] Milioi bat pertsonatik 50-200 pertsonen artean agertzen da, gehienetan 40 urtetik beherako emakumeetan eta 50-70 urte bitarteko bi generoetako biztenlerian, bereizpenik gabe.[1]

Gaixotasunaren izena grezierako mys “gihar” eta astheneia “ahultasun” hitzetatik dator miastenia, eta latinezko gravis “larri” hitzetik.[2]


  1. a b c d e f g h i «Myasthenia Gravis Fact Sheet» web.archive.org 2016-07-27 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  2. «Introduction to Medical Terminology - Ann Ehrlich, Carol L. Schroeder - Google Books» web.archive.org 2017-09-08 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search