Miguel Unamuno Jugo[1] edo, berak euskaraz sinatu ohi zuenez, Migel Unamunokoa[2] (Bilbo, Bizkaia, 1864ko irailaren 29a - Salamanca, 1936ko abenduaren 31) idazlea eta filosofoa izan zen, bere garaiko Espainiako nabarmenetako bat. Orduko pentsamenduaren eta politikaren joeretan, jarrera desberdinak eta, batzuetan, kontraesankorrak agertu zituen.
Salamancako Unibertsitateko errektore izendatu zuten 1901ean, eta bertan hil zen Espainiako Gerra Zibilaren lehen hilabeteetan. Haren heriotzaren benetako kausak hizpidea jarri eta eztabaida piztu du azken urteotan. Bilbo jaioterriko Zazpikaleetan bere omenezko Miguel Unamuno plaza dago.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search