Miles Dewey Davis III (Alton, 1926ko maiatzaren 26a - Santa Monica, 1991ko irailaren 28a) Estatu Batuetako jazz tronpeta-jotzailea eta musikagilea izan zen. 1940tik aurrera eragin handia izan zuen jazzaren ibilbidean. Jazz modernoaren joera berrien aitzindari izan zen, berak gidatutako taldeekin batera: cool estiloa (1940tik aurrera), modala 1960an, eta jazz-rocka 1970ean. Obra nagusiak hauek ditu: Billie's bounce (1945), Boplicity (1948) Bag's groove (1954) eta Miles ahead (1957). Rolling Stone aldizkariak honela deskribatu zuen: "inoiz izan den jazz tronpeta-jotzailerik onena, eta XX. mendeko musikaririk garrantzitsuenetako bat ere bai".
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search