Mitologia


Mitologia (grezieraz μυθολογία, hau da, μύθος mito eta λόγος hitzaldia) mitoak, hau da, natura eta gizakien auziak azaltzen dituen fantasiazko istorioen multzoa da. Gaur egun, bi esanahi nagusi ditu hitzok: alde batetik, kultura edo erlijio batek duen mito-multzoa, edo, beste aldetik, mito-multzo hori biltzen, aztertzen eta interpretatzen duen jakintza arloa[1].

Mitoak tradizio eta kondairetan oinarritutako kontakizun sinbolikoak dira, unibertsoa edo munduaren jatorria, fenomeno naturalak eta azalpen ezagunik ez duen edozein gertaera azaltzeko sortuak. Hala ere, mito guztiek ez dute zertan esplikazio-asmo hori izan. Era berean, mito gehienak indar natural edo jainko batekin lotuta daude, baina asko belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititu diren istorio eta kondairak besterik ez dira.[2]

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  2. (Ingelesez) «Myth | Definition, History, Examples, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-29).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search