Mixel Garikoitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mixel Garikoitzen jaiotetxea, 1797ko apirilaren 15a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Lestelle-Bétharram, 1863ko maiatzaren 14a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa |
Santutegia | |
maiatzaren 14 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Bétharramgo Jesusen Bihotzeko apaizak |
San Mixel Garikoitz (Ibarre, 1797ko apirilaren 15a— L'Estela-Bètharram, 1863ko maiatzaren 14) Kanboko apaiza eta euskal santua izan zen. “Societas Sacratissimi Cordis Jesu Betharram” ordena sortu zuen (euskaraz: Betharramgo Jesusen Bihotzeko Apaizen Elkartea edo ezagunago Baionako Apaizak).
Laborarien familia batean jaio zen, eta 1823ko abenduaren 20an Baionan apaiz ordenatu zuten. Bere lehen misioa Kanboko elizan egin bazuen ere, hiru urte geroago Bètharramgo apaizgaitegira igorri zuten, eta bertako zuzendaria izan zen. Apaizgaitegia Baionara eraman zuten, eta Garikoitzek Bètharramen bere ordena sortu zuen bost apaizekin batera: aita Fondeville, aita Guimon, aita Perguilhen, aita Larrouy eta aita Chirou.
Ordenak misioei eta hezkuntzari ekin zien: Gaskonia, Ipar Euskal Herria eta Bearnon zehar misiolariak bidali zituen; eta Maulen, Orthezen, Oloroe-Donamarian eta L'Estela-Bètharramen (azken hirurak Bearnon, Okzitania) zenbait eskola eraiki zituen.
Aita Garikoitz 1923ko martxoaren 15 dohatsu bihurtu zen eta 1947ko uztailaren 6an Pio XI.ak aldarera goratu zuen. Bere jaia maiatzaren 14an ospatzen da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search