Moises

Moises
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
JaiotzaLand of Goshen (en) Itzuli, K.a. II. milurtekoa, K.a. 1393 eta K.a. 1526
HeriotzaNebo, K.a. II. milurtekoa, K.a. 1273 eta K.a. 1406
Herrialdeabaliorik ez
Sexuagizonezkoa
EgoitzaEgipto, Sinai eta Midian (en) Itzuli
Jardueraburuzagi militarra
erlijio burua
legegilea
taumaturgoa
artzaina
agintaria
Egoera medikoaDisfemia
Familia
AitaAmram
AmaJokebed
Ezkontidea(k)Sefora
Tharbis (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Bestelakoak
IkasleakJosue, Eleazar eta Phinehas (en) Itzuli
<
F31S29S29
>
Moises
hieroglifotan
Moises Hamar Aginduak eskuetan dituela, James Tissoten margolan batean.

Moises (egiptoeraz: Moyses; grezieraz: Mωϋσῆς; hebreeraz: מֹשֶׁה‎; arabieraz: موسىٰ‎; ge'ezez: ሙሴ) testu biblikoetan buruzagi erlijioso, lege-emaile eta profeta modura azaltzen den pertsonaia da. Israelgo liberatzaile eta legegilea (K.a. XIII. mendea). Bibliaren arabera, hebrearrei aberria, erlijioa eta legea eman zizkien buruzagi karismatikoa izan zen. Egipton jaio eta hebrearrek jasaten zuten zapalkuntzaren aurkako erresistentziako burua izan zen. Hebrearrak Egiptotik atera zituen eta Jahveren gurtzaren inguruan talde desberdinak herri bakarrean bildu.[1]

Bibliako lehen bost liburuen, Torah-en, funtsezko autoretzat Moises jarri izan du tradizio judu-kristauak. Toraren egiletza aitortzen zaio (Moisesen bost liburuak ere deitzen zaie Tora osatzen duten idazkiei). Hebreeraz Moxe Rabbeinu (hebreeraz: מֹשֶׁה רַבֵּנוּ‎, "Moises gure irakaslea") ere deitzen zaio, eta judaismoaren profetarik garrantzitsuena da. Aldi berean, islamaren, kristautasunaren, bahaismoaren eta beste hainbat erlijioren profeta da.

  1. http://www1.euskadi.net/harluxet/

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search