Monakotza

Bruno Koloniakoa, Kartusiar Ordenaren sortzailea. Kartujoak kristau monakotza zorrotzenetakoa da: bakardadean eta isiltasunez bizi dira egunez egun.

Monakotza (grekerazko μοναχός, monakos, "bakarti" hitzetik) edo lekaidetza pertsona edo talde batek erlijio arrazoiengatik edo filosofiaz eta espiritualtasunez daraman bizimodu aszetikoari deritzo. Monakotzan bizi diren gizonezkoak monakoak edo monjeak dira eta mojak emakumeak. Otoitza, meditazioa, gizartetik at bizitzea edo gizartearekin harreman mugatuak izatea, kastitatea eta taldearen baitan elkarbizitza izaten dira beren ezaugarri nagusiak, aurrez egindako boto eta promesari jarraiki. Nolanahi ere, monakotzaren xede nagusiak bi dira: alde batetik, jainkotasunarekin bat egitea, eta purifikazioa, bekatuak eta grinak garbituz.

Antzinatik ezagutzen den monakotza-era zaharrena budismoaren baitan garatu zen duela bost mila bat urte. Eskola filosofiko zenbaitetan ere monakotzarako joera izan da, hala nola estoikoen artean. Geroztik erlijio nagusi guztietan izan dira monakotzan bizi izan ziren pertsonak, bereziki kristautasunean eta budismoan zabaldu bada ere. Bi aldaera ditu monakotzak: guztiz bakarrik bizi diren eremutar eta anakoretak eta elkabizitza egiten dute zenobitak, monasterioetan bizi direnak; antzinean eremutarrak monakotza-eredu izan baziren ere, egun monakotza-eredu nagusia elkarrekin bizi diren pertsonen komunitatea izaten da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search