Mongoliera

Mongoliera
монгол хэл — ᠮᠣᠩᠭᠣᠯ ᠬᠡᠯᠡ — ꡏꡡꡃ ꡢꡡꡙ ꡁꡦ ꡙꡦ
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMongolia eta Txina (Barne Mongoliako eskualde autonomoan eta Liaoning, Jilin and Heilongjiangeko probintzietan)
Hiztunak5-6 milioi hiztun
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
hizkuntza nostratikoak
Altaitar hizkuntzak
mongoliar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, dative-locative case (en) Itzuli, akusatiboa, ablatiboa, instrumentala eta komitatiboa
AlfabetoaMongolian (en) Itzuli, alfabeto zirilikoa, ʼPhags-pa (en) Itzuli, Soyombo (en) Itzuli, latindar alfabetoa, Mongolian Cyrillic alphabet (en) Itzuli, tibetar alfabetoa eta Braillea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1mn
ISO 639-2mon
ISO 639-3mon
Ethnologuemon
Glottologmong1331
Wikipediamn
ASCL7902
IETFmn
Mongolieraz hitz egiten duen gizona

Mongoliera[1] (Mongγol kele edo Mongol khel; alfabeto zirilikoaz: монгол хэл [mɔŋɢɔ̆ɮ xeɮ]) altaitar hizkuntza da, Mongoliako mintzaira ofiziala dena eta hango biztanleen % 90ek inguru hitz egiten dutena. Txinako probintzia batzuetan ere ofiziala da. Guztira, bospasei milioi hiztun baino gehiago ditu. Mongolian Khalkha dialektoa nagusi da, eta idazkera zirilikoan edo mongoliar idazkera tradizionalean idazten da (batzuetan idazkera latindarrean ere bai, batez ere interneti eta gizarte sareei begira), baina Barne Mongolian mongoliera askoz aberatsagoa da dialektologiari dagokionean eta bertan hizkuntza mongoliar idazkera tradizionalean idazten da.

Gramatikari dagokionez, mongoliera arautua khalkha mongoliera estandarra da. Aldaera hori eskoletan irakasten da eta horixe jarraitzen da idaztean. Batzuek mongoliar hizkuntza familiako kide diren buriatera eta oiratera mongolieraren dialektotzat hartzen dituzte (beste hainbat ere bai), baina hori ez dator bat nazioarteko estandarrarekin. Hau da, aurreko biak hizkuntzatzat hartzen dira, nahiz eta mongolieratik hurbil egon.

  1. Euskaltzaindia. (2007-03-30). 38. araua - Munduko estatu-izenak. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search