Moucha uhartea

Moucha uhartea
Datu orokorrak
Motauharte
Luzera4,2 km
Zabalera2,5 km
Azalera3 km²
Geografia
Map
Koordenatuak11°43′28″N 43°11′30″E / 11.7244°N 43.1917°E / 11.7244; 43.1917
Honen parte daMaskali Islands (en) Itzuli
Ur-gorputzaTadjourako golkoa

Moucha uhartea (frantsesez: L'île Moucha) Tadjourako golkoaren sarreran dagoen Djibutiko Errepublikako uharte erdi-basamortu txikia da, Djibuti hiritik hamabost kilometro iparraldera dagoena. Britainiarrek 1840 eta 1887 artean okupatu zuten.

Herrialde afrikar honetako eremu babestu bakarrenetako bat da.[1] Uharteak mangladi-baso bat du, eta, batez ere, urpeko bere eremu ederragatik eta urpekaritza-toki ospetsu izateagatik ezagutzen dute. Maskali uharteak eta beste uharte batzuk Mouchatik gertu daude, eta, horregatik, batzuetan Moucha uharteak deitzen zaie. Uharteak koralezko uharri baten muturra dira.

2008ko apirilean, Guelleh presidenteak uhartea txinatar inbertitzaileei alokatzeko asmoen berri eman zuen, luxuzko hotel bat eta kasino bat eraikitzeko asmoa baitzuten.[2]

  1. (Gaztelaniaz) Reserva Integral Maskali Sud y Musha (Moussa). .
  2. Il Sole-24 Ore, cité par Courrier international, n° 911, 17 au 23 avril 2008.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search