Mozarabiar

X. mendeko mozarabiar irudia, apokalipsi irudikatzen duena.

Mozarabiarrak (arabieraz: مستعرب‎, musta’rib, "arabiartua", gaztelaniaz: Mozárabe) Iberiar penintsulako lurralde musulmanetan bizi ziren kristauak ziren[1]. Erdi Aroan erabili zen batez ere kontzeptu hau. Hitzarmen batzuei esker, nolabaiteko autonomia mantentzea lortu zuten, emir eta kalifen begiradapean beren lege eta erlijio errituak mantendu zituztelarik[2]. Bisigodoen ondare zen mozarabiar erritua gaur egun oraindik ere erabiltzen da Kordobako kapera batean.

Batzuk kristautasunera bilakatutako musulmanak ezkondu zituzten arabiar eta berbere kristauak ziren. Hauek arabiera ama hizkuntza zutenez, jatorrizko mozarabiarrak ziren. Mozarabiar hauen artean omeiar aurkako buruzagia izan zen Umar ibn Hafsun zegoen. XI. mendean Toledo konkistatu ondoren, eta baita Alfontso Bataiatzaileak egindako konkistak eta gero, horietako asko, gehienak muladiak zirenak, fede-aldaketa jendetsua egin zuten. Batzuetan, hitza kristautasunera bilakatutako judu sefardiak izendatzeko ere erabiltzen dute. Kontuan izan behar da, XII. eta XVII. mendeen artean kristautasunera bilakatutako mudejar eta moriskoak ez bezalakoak ziren.

Orduko Iberiar Penintsulako hiri askok, tartean Toledo, Kordoba, Zaragoza edo Sevilla, mozarabiar auzoak zituzten[3].

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Mozarabiar. .
  2. Epaltza, Mikel. (1994). Mozarabs: an emblematic Christian minority in Islamic al-Andalus. in: Jayyusi: The legacy of Muslim Spain., 148-170 or..
  3. Burman, Thomas E.. (1994). Religious polemic and the intellectual history of the Mozarabs, c. 1050-1200. Leiden.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search