Mugatzaile

Mugatzailea determinatzaile mota bat da. Perpausean agertzen diren izen-sintagmek erreferentzia behar dute, eta, horretarako, determinatzailea nahitaezkoa da. Hau da arau orokorra:

« Kontrako arrazoirik ez den bitartean, izen-sintagmek mugatzailea behar dute. »

Horrenbestez, izen-sintagma batek mugatzailerik ez badu, arrazoiren bat izango da, mugatzaileari nolabait bidea ixten dion zenbatzaileren bat izatea sintagman edo horrelako zerbait. Baina horrelako arrazoirik ez bada, sintagma mugatzailez hornitua agertu ohi da. Artikuluak eta erakusleek osatzen dute mugatzaileen multzoa.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search