Munduko Osasun Erakundea[1] edo MOE[1] (frantsesez: Organisation mondiale de la santé edo OMS; ingelesez: World Health Organization edo WHO) Nazio Batuen Erakundearen osasun-agentzia da, munduan osasunaren arloko prebentzio-, sustapen- eta esku-hartze politikak kudeatzen espezializatuta dagoena. 1948ko apirilaren 7an eratu zen eta gaur egun, munduko 196 estatu dira MOEko kide eta Osasunaren Mundu Biltzarraren bidez gobernatzen dute Erakundea.[2]
Erakundearen helburuak nazioartean osasun baldintzak hobetzea eta eritasunen kontra borrokatzea dira. Horretarako, ikerketak, garatu gabeko herrialdeetako gaixotasun endemikoen kontrako kanpainak eta sendagaien hedapena bultzatzen ditu, besteak beste. Bi alor nagusi bereizten dira MOEren lanean: teknika eta ikerketak, batetik, eta prestakuntza eta laguntza, bestetik. Genevan du egoitza.[3]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search