Nafarroako Ikurren Legea

24/2003 Foru Legea, baita Ikurren Legea deitua ere, 2003ko apirilaren 11an Nafarroako Foru Erkidegoan indarrean sartu zen foru lege bat da. Legearen sortzaileak eta onartzaileak diren espainiar alderdi nazionalistentzat erkidego horretako ikurrak erregulatzen dituen legea da, aldiz, euskal alderdi abertzaleentzat Ikurrinaren aurkako ad hoc edota espreski sortutako legea da. Azken hau baieztatzeko Iruñeko Sanferminen hasiera adierazten duen urteroko uztailaren 6ean UPNren agintaldian Udal plazako txupinazoan Ikurrinarekin inortxo ere ez sartzeko udaltzainek jartzen ziren oztopoak adibide gisa jarri ohi dituzte, aldiz munduko edozein herrialde edo txokotako banderekin doan edonorri oztoporik jartzen ez zaion bitartean.

Bitxikeria edo kontsaesan gisa, lege honen arabera, Nafarroa Garaiko udaletxe, nafar gobernu edo udal erakunde ofizial eta eraikin publikoetan Ikurrina zintzilikatzea legez kanpokoa da, eta isunarekin edo udal kargudunen kargu kentzearekin zigortzen da, baina ez die eragiten Nafarroa Behereko udaletxeei; hain zuzen, bertan Ikurrina zintzilikatzea guztiz arrunta, ohikoa eta egunerokoa da.

2017ko martxoaren 30ean Nafarroako Parlamentuak bozketa bidez Ikurren Legea indargabetu zuen: Geroa Bai, Euskal Herria Bildu, Ahal Dugu eta Nafarroako Ezker Batuaren aldeko bozkekin eta Nafar Herriaren Batasuna, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Nafarroako Alderdi Popularraren aurkakoekin.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search