Nafarroako eremu ez-euskalduna

Map
Eremu ez-euskaldunaren mapa
Nafarroako Eremu Euskalduna, berdez. Berde argiz dauden udalerriak 2017a baino lehenago sartu ziren eremuan, orlegi ilunezkoak, 2017ko erreformari esker.

1986an onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Nafarroako eremu ez-euskalduna edo Eremu Erdalduna Nafarroa osatzen duten hiru hizkuntza-eremuetako bat da. Eremu honek Nafarroaren hegoaldean kokatzen diren udalerriak barne hartzen ditu, gutxi gorabehera. Eremu honetan gaztelania hizkuntza ofiziala bakarra. Legeak hainbat aldaketa jasan dituenez azken hamarkadetan zehar, zenbait udalerri beranduago eremu mixtora aldatu ziren.

Euskararen Foru Legeak hauxe dio eremu ez-euskaldunari dagokionez:

« Botere publikoek euskararen irakaskuntza lagunduko dute, eta behar denean, osoki edo zati batean finantzatuko dute, sustapen eta promozio irizpideei jarraikiz eta eskariaren arabera.[1] »

Eremu ez-euskalduna honako udalerri hauek osatzen zuten:

Abaigar, Aberin, Ablitas, Adios, Aguilar Kodes, Alesbes, Allin, Allo, Ameskoabarrena, Antzin, Andosilla, Añorbe, Aranaratxe, Aras, Arellano, Arguedas, Armañantzas, Arroitz, Artaxoa, Artazu, Aiegi, Azagra, Azkoien, Azuelo, Barasoain, Barbarin, Bargota, Barillas, Beire, Berbintzana, Beriain, Biurrun-Olkotz, Buñuel, Cabanillas, Cabredo, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Deikaztelu, Desoio, El Busto, Eneritz, Elizagorria, Elo, Erriberri, Erromantzatua, Esa, Eslaba, Esprontzeda, Etaiu, Eulate, Ezporogi, Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Galar, Galipentzu, Galoze, Garinoain, Gazteluberri, Genevilla, Girgillao, Ibargoiti, Iguzkitza, Irunberri, Itzagaondoa, Kaseda, Lana, Lapoblación, Larraga, Larragoa, Leatxe, Ledea, Legarda, Legaria, Leotz, Lerga, Lerin, Lodosa, Longida, Los Arcos, Lukin, Mañeru, Marañón, Martzilla, Mélida, Mendabia, Mendaza, Mendigorria, Metauten, Milagro, Mirafuentes, Miranda Arga, Monteagudo, Morentin, Mues, Murchante, Murieta, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Muruzabal, Nabaskoze, Nazar, Obanos, Oibar, Oko, Olexoa, Oloritz, Orisoain, Oteitza, Petilla Aragoi, Piedramillera, Pitillas, Puiu, Ribaforada, San Adrián, San Martin Unx, Santsol, Santakara, Sartaguda, Sesma, Sorlada, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Tirapu, Torralba del Río, Torres del Río, Tutera, Tulebras, Ukar, Uxue, Untzitibar, Untzue, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Urrotz, Uterga, Valtierra, Viana, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Xabier, Zangoza, Zare, Zarrakaztelu, Zirauki eta Zuñiga.[2]

2010an otsailaren 3an Nafarroako Parlamentuak Aranguren, Beraskoain, Galar Zendea eta Noain Elortzibar udalerriak eremu ez-euskaldunetik atera eta eremu mistoan sartzea onartu zuen.[2]

2014ean, eremu ez-euskaldunean denera 157 udalerri zeuden, hots, Nafarroa osoko udalerri guztien erdia baino gehiago. Honela bada, eremu ez-euskaldunean denera 228.061 biztanle bizi ziren, Nafarroa osoko biztanleriaren %36,17a.[2].

2014ko abenduaren 14an, Euskaraz Bizi eta Ikasi herri ekinbideak euskararen legeak ezarritako zonifikazioa bertan behera uzteko eskatu zuten Tafallan. Egiten ari zen aldaketa ontzat jo zuten baina ez zen nahikoa[3].

Abenduaren 29an, Geroa Baik eremu euskaldunetik kanpo zeuden sei ikastolarentzako laguntzak (Tafallako, Zangotzako, Vianako, Irunberriko, Fontellasko eta Lodosako ikastolak) eskatu zituen[4].

2017ko martxoaren 17an eremu mistoa zabaltzeko proposamena tramiterako onartu zuen Nafarroako parlamentuak[5] Aukera hau baliatuz UPNk eta Alderdi Popularrak Zizur Zendea eremu mistotik eremu ez-euskaldunera pasatu nahi izan zuten baina azkenean Nafarroako Gobernuak ez zuen onartu hizkuntza eskubideak ez zirela mugatu behar esan eta gero[6]. Aldi berean, 44 udalek aurkako norabidea egin zuten, hau da, eremu ez-euskaldunetik eremu mistora pasatu ziren. Honen ondorioz, eremu ez-euskalduneko lurralde eta populazioa gutxitu egin zen. Gaur egun Nafarroako 113 udal daude erdal eremuan. Aldaketa hauek ekainaren 22an onetsi zituen Nafarroako Parlamentuak.[7]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman aa izeneko erreferentziarako
  2. a b c Nafarroako Aldizkari Ofiziala[Betiko hautsitako esteka]
  3. Edurne Elizondo, ««Atea pixka bat ireki, eta guk oina sartu dugu; ez dugu berriz ixten utziko»», Berria, 2014-12-13
  4. «Geroa Baik sei ikastolarentzako laguntzak eskatu ditu», EiTB, 2014-12-29
  5. https://web.archive.org/web/20181010135514/https://www.berria.eus/albisteak/132752/nafarroako_parlamentuak_tramiterako_onartu_du_euskararen_legearen_moldaketa_eremu_mistoa_zabaltzeko.htm
  6. https://web.archive.org/web/20210427141455/http://www.berria.eus/paperekoa/1904/002/001/2017-05-11/zonifikazioa_itoginez_betea.htm
  7. "Ofizialtasuna_zabaltzeari_atea_ireki_dio_Ezkerrak_lege_berria_aipaturik".

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search