Nafarroako sorgin ehiza (1525)

1525eko Nafarroako sorgin ehiza Euskal Herriko erresuma horretan gertatu zen 1525ean Iruñean eta Pirinioen hego-isurialdeko hainbat eskualdetan, Iturendik hasi eta Garderaino. Jazarpena Petri Balantza Nafarroako Errege Kontseiluko kideari eskuordetu eta berak hasi eta zuzendu zuen. Egindako epaiketen ondorioz, agintariek 43 herritar kondenatu eta hilarazi zituzten urte horretako urtarriletik abuztura; beste 100 pertsona gutxienez prozesuan inplikatu zituzten.[1][2] Nafarroan XVI eta XVII. mendeetan izandako sorgin pertsekuzio uhinetan jazotako lehena izan zen, eta beste hiruk jarraitu zioten 1613 arte.[1]

1487ko Malleus Malleficarum eskuliburuari buruzko 1971ko edizio bateko irudi bat

Euskal Herriko erresumaren gehiena konkistatu berritan, 1525eko sorgin ehizak neurria jarri zuen 1613 arte Nafarroan sortuko ziren beste kasuetarako, Inkisizioak oro har eta Hego Euskal Herrirako, bereziki, erabiliko zituen arau eta irizpideen inguruan; lehenik eta behin, askotariko auzitegien jurisdikzioak definitu zituen. Zehazki, Inkisizioak Nafarroaren gaineko jurisdikzioa eskuratu zuen 1525eko abenduan "fedearen kontrako delituetarako".

Nafarroako Errege Kontseiluak eta Petri Balantza sorginkeriarako batzordekide bereziak indarkeria handia erabili zuten, tortura ere tartean, eta emakumeak izan ziren akusatu eta kondenatu gehienak. Nafarroako sorginen pertsekuzioa Nafarroako Erresumaren konkistari lotutako barne errepresioan kokatzen da, ezarritako agindu eta araudi berriez bestela bizi ziren herritarren eta aurkari politikoen kontra, izu giro orokor bat baliatuz.[3][oh 1]

Zehazki, 1525eko pertsekuzioa 1524ko apirilean Hondarribiko setio garrantzitsua amaitu eta Karlos V.a enperadoreak nafar aurkariei barkamen partzialak eman eta hilabete batzuetara hasi zen, urtarrilean.[3] Iruñean finkatutako Juan Rena apezpikutzaren bikarioak, Nafarroako konkistaren kudeatzaile efizienteak, rol erabakigarria izan zuen Inkisizioaren eta Nafarroako Errege Kontseiluaren tentsioak leuntzen eta bi erakundeok koordinatzen.

Lesa maiestateko delituengatik jazarritako erronkariarren zerrenda (1514)
Zaraitzuko Otsagabia, errepresioaren erdiguneetako bat
Karlos V.a enperadorearen erretratua (1514-1516)
  1. a b (Gaztelaniaz) USUNÁRIZ, Jesús María. «La caza de brujas en la Navarra moderna (Siglos XVI-XVII)» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  2. (Gaztelaniaz) Usunariz, Jesus María. (2012). «La caza de brujas en la Navarra moderna (siglos XVI-XVII)» RIEV. , 306-350 or. ISBN 978-84-8419-238-..
  3. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Esarte 697-715 izeneko erreferentziarako


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search