Nafarroako ubidea

Nafarroako ubidea

Nafarroako ubidea Pitillas udalerrian
Datu orokorrak
Garraio motaUbidea
EskualdeakNafarroa Garaia,
 Euskal Herria
JabeaCanal de Navarra, S. A.
Ustiapena
Hasiera2006ko ekainaren 2a[1]
Datu teknikoak
Luzera79,25 km
 Mapa
Map

Nafarroako ubidea Euskal Herriko lan hidrauliko handi bat da, Nafarroa Garaiko lurralde historikoan dagoena. Ureztatzeko ubide bat da, Irati ibaiko ura Nafarroako Erdialdera eta Erriberara bideratzeko. Jatorrizko proiektuak 177 kilometroko ibilbidea aurreikusten du ubiderako, Itoizko urtegiaren eta Ablitas udalerriaren artean.

Osatu ondoren, 59 000 hektarea ureztatu ahal izango dira, eta Iruñerria eta Tafallaldea edateko urez hornitu ahal izango dira.[2]

Bertako ingurumenean eragina izateagatik kritikak jaso izan ditu, gainera bere finantzaketek ustelkeria politikoaren itzalpean egitearen salaketak jaso ditu.

Gaur egun, Itoitz eta Pitillas udalerrien arteko lehen fasea martxan dago.

  1. (Gaztelaniaz) «Nafarroako ubidearen I. Sektorearen inaugurazioa» www.navarraagraria.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  2. «Nafarroako ubidearen deskribapena | Canasa» www.canasa.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search