Nano hori

Eguzkia, nano hori baten adibide arrunta.
G motako sekuentzia nagusiko izar tipikoen propietateak[1]
Izar

mota

Masa (M) Azaleko

grabitatea (log g)

Teff

(K)

Kolore-

indizea (B − V)

G0V 1.15 4.32 5,980 0.583
G1V 1.10 4.34 5,900 0.608
G2V 1.07 4.35 5,800 0.625
G3V 1.04 4.37 5,710 0.642
G4V[nota 1] 1.00 4.38 5,690 0.657
G5V 0.98 4.40 5,620 0.672
G6V 0.93 4.42 5,570 0.690
G7V 0.90 4.44 5,500 0.713
G8V 0.87 4.46 5,450 0.740
G9V 0.84 4.48 5,370 0.776

G motako sekuentzia nagusiko izar bat edo nano hori bat (espektro mota: G-V), sarri izar gorri-laranja-horia edo G izarra deitua, G motako sekuentzia nagusiko (V argitasun mota) izar bat da, mota honetako izar batek 0,84 eta 1,15 eguzki masa artean ditu eta azaleko tenperatura 5.300 eta 6.000 K[2] artekoa da. Sekuentzia nagusiko beste izar batzuk bezala, G motako sekuentzia nagusiko izar bat elementu hidrogenoa helio bihurtzen ari da bere nukleoan fusio nuklearraren bidez. Eguzkia, Lurra Eguzki Sisteman grabitatez lotuta mantentzen duen izarra, G motako (G2V mota) sekuentzia nagusiko izar adibide bat da. Segundo bakoitzean, Eguzkiak helioan 600 milioi tona hidrogeno fusionatzen ditu protoi-protoi kate batean (4 hidrogenok helio bat osatzen dute), 4 milioi tona materia energia bihurtuz.[3][4] Eguzkiaz gain, G motako sekuentzia nagusiko izarren beste adibide ezagun batzuk Alfa Centauri A, Tau Ceti eta 51 Pegasi dira.[5][6][7]

Nano horia terminoa, okerreko terminoa da, G motako izarren kolorea, zuritik, argitsuenen kasuan, Eguzkia bezala, kolore hori arin bateraino aldatzen baita G motako sekuentzia nagusiko izar ez hain masibo eta argitsuen kasuan.[8] Eguzkia, zuria da, baina, sarri, horia, laranja edo gorria eman dezake Lurraren atmosferan zehar Rayleighen sakabanaketaren ondorioz.[9][10][11] Gainera, "Nano" hitza sekuentzia nagusiko izar horiak izar erraldoiekin kontrastatzeko erabiltzen den arren, Eguzkia bezalako nano horiek Esne Bideko izarren %90ak baino gehiago distiratzen dute (gehienak, nano laranjak, nano gorriak eta nano zuri askoz ahulagoak direnak, azken hauek, izar hondarra delarik).

G motako sekuentzia nagusiko izar batek 10.000 milioi urtez fusionatuko du hidrogenoa, izarraren erdian agortzen den arte. Hau gertatzen denean, izarra, bere aurreko tamaina zenbait aldiz hedatzen da, eta erraldoi gorri bihurtzen da, Aldebaran bezala.[12] Azkenik, erraldoi gorria, bere kanpoko gas geruzetatik askatzen da, nebulosa planetario bihurtzen direnak, nukleoa, azkar hoztu eta uzkurtzen den bitartean, nano zuri trinko eta trinko bat bihurtu arte.

  1. Vardavas, Ilias M.. (2007). Radiation and climate. Oxford University Press ISBN 978-0-19-922747-1. PMC 191049406. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  2. Habets, G. M. H. J.; Heintze, J. R. W.. (1981-11-01). «Empirical bolometric corrections for the main-sequence» Astronomy and Astrophysics Supplement Series 46: 193–237. ISSN 0365-0138. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  3. «Lecture 2: Why Does the Sun Shine?» www.astronomy.ohio-state.edu (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  4. «ARICNS 4C00001» web.archive.org 2007-06-16 (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  5. «Alpha Centauri A» sim-id (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).[Betiko hautsitako esteka]
  6. «Tau Ceti» sim-id (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).[Betiko hautsitako esteka]
  7. «51 Pegasi» sim-id (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).[Betiko hautsitako esteka]
  8. «What color are the stars?» www.vendian.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  9. (Ingelesez) Cain, Fraser. (2013-10-08). «What Color is the Sun?» Universe Today (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  10. «What Color do YOU think the Sun is?» solar-center.stanford.edu (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  11. (Ingelesez) Dissanaike, George. (19 October 1991). Painting the sky red. New Scientist, 31–33 or..
  12. «Aldebaran» sim-id (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).[Betiko hautsitako esteka]


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "nota", but no corresponding <references group="nota"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search