Nayib Armando Bukele Ortez (San Salvador, 1981eko uztailaren 24a) salvadortar enpresaburu eta politikaria da, 2019ko otsailaren 4an El Salvadorko presidente hautatu zutena. Nuevo Cuscatlango alkatea izan zen 2012–2015 bitartean, eta San Salvadorkoa 2015-2018 bitartean; bi kargu horiek FMLNren izenean lortu zituen. 2017an, ordea, alderditik bota zuten, zuzendaritzarekin izandako eztabaiden ostean. 2019ko presidentetzarako hauteskundeak GANA Nazio Batasunerako Aliantza Handiaren eskutik irabazi zituen, botoen %53 eskuraturik.[1]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search