Nazionalismo

Nazionalismoa nazioa edo egitate nazionala azpimarratzen duen jokabide, doktrina edota ideologia politikoa da. Kontzeptu honek forma desberdinak hartu ditu eta, beraz, nazionalismo motez hitz egiten da nazionalismoaz baino.

Nazio kontzeptuaren jatorrizko adibide gisa Herodotok bere Historiak idazlanean jaso zuen grekoen haurridetasuna aipatu daiteke. Herodotok jatorri eta hizkuntza amankomunak, erlijio edo kultura berdina eta ohitura berak izatearekin lotzen du hori. Nazioaren kontzeptu kultural gisa hartu daiteke baina baita kontzeptu politiko gisa ere, Atenasko hiriaren interes partikularraren gainetik haurridetasun grekoa egongo litzateke atzerritarren edo barbaroen aurrean[1].

  1. Azurmendi, Joxe (2014): 503 or.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search