Negazionismo

Giza portaeran, negazionismoa errealitatea ukatzea aukeratzen duten gizabanakoek erakusten duten portaera da, egia deseroso bat saihesteko[1]. Paul O'Shea autorearen arabera, "enpirikoki egiazta daitekeen errealitate bat onartzeari uko egitea da. Funtsean, ekintza irrazional bat da, esperientzia edo ebidentzia historiko baten baliozkotzeari eusten diona"[2]. Michael Specter autoreak taldeko negazionismoa definitzen du, "gizarteko segmentu oso batek, askotan aldaketaren traumarekin borrokatuz, errealitateari bizkarra ematen dionean, gezur erosoago baten alde".[3]

Zientzian, honela definitu da: alde horretan adostasun zientifikoaren parte diren oinarrizko kontzeptuak baztertzea, ebidentziak onartu eta indartsu oinarritutakoak, ideia erradikal eta eztabaidagarrien alde[4]. Proposatu da beren forma desberdinek ebidentzia biribilgarriari uko egitea eta eztabaida bilatzea komunean daudela adostasuna dagoela ukatzeko[5] [6]. Ohiko adibide bat Lur Gaztearen Kreazionismoa eta eboluzioarekin duen eztabaida da[7].

Holokaustoaren, COVID-19 eta GIB/Hiesaren negazionismoa[8][9][10] [11][12] terminoak sortu dira; eta klima-aldaketaren negazionista deitu zaie berotze globala benetakoa dela eta giza jardueren ondorio dela dioen adostasun zientifikoaren aurka daudenei.[13][14][15][16] Nagazionismo hitza propaganda-teknika gisa erabiltzea kritikatu da, ikuspegi minoritarioen argudioak erreprimitzeko[17]. Halaber, eszeptizismoaren garrantzia eztabaidatzen duen saiakera batean, Clive Jamesek negazionista erabili zuen klima-aldaketako eszeptikoak deskribatzeko, eta honako hau adierazi zuen: "Holokaustoa ukatzen duen fanatiko baten ikuskizuna gogorarazten du"[18]. Celia Farber GIBari buruz negazionista terminoaren aurka dago, gizateriaren aurkako krimen nazien maila moral berean sineste hori jartzea justifikaziorik ez duela argudiatuz. Hala ere, Robert Gallok alderaketa horren alde egiten du, esanez GIBaren negazionismoa Holokaustoaren antzekoa dela, pseudozientzia-modu bat baita, "ikerketa bat kontrajartzen" duena.[19]

Hainbat motibazio eta arrazoi proposatu dira negazionismorako, erlijio- eta norberekeria-sinesmenak barne, edo ideia nahasgarrien aurkako defentsa-mekanismo psikologikoa.[20][21]

  1. (Ingelesez) Maslin, Janet. (2009-11-04). «Firing Bullets of Data at Cozy Anti-Science (Published 2009)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  2. (Ingelesez) O'Shea, Paul Damian. (2008). A Cross Too Heavy: Eugenio Pacelli : Politics and the Jews of Europe, 1917-1943. Rosenberg ISBN 978-1-877058-71-4. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  3. (Ingelesez) Specter, Michael. (2009-10-29). Denialism: How Irrational Thinking Harms the Planet and Threatens Our Lives. Penguin ISBN 978-1-101-15102-0. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  4. (Ingelesez) Scudellari, Megan. (2010-03-01). «State of denial» Nature Medicine 16 (3): 248–248.  doi:10.1038/nm0310-248a. ISSN 1546-170X. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  5. (Ingelesez) Diethelm, Pascal; McKee, Martin. (2009-01-01). «Denialism: what is it and how should scientists respond?» European Journal of Public Health 19 (1): 2–4.  doi:10.1093/eurpub/ckn139. ISSN 1101-1262. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  6. (Ingelesez) McKee, Martin; Diethelm, Pascal. (2010-12-14). «How the growth of denialism undermines public health» BMJ 341  doi:10.1136/bmj.c6950. ISSN 0959-8138. PMID 21156741. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  7. (Ingelesez) «evolveinthegenes» evolveinthegenes (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  8. «The Notion | The Nation» web.archive.org 2014-10-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  9. (Ingelesez) Cohen, Jon. (2007-06-15). «AIDSTruth.org Web Site Takes Aim at 'Denialists'» Science 316 (5831): 1554–1554.  doi:10.1126/science.316.5831.1554. ISSN 0036-8075. PMID 17569834. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  10. (Ingelesez) Smith, Tara C.; Novella, Steven P.. (2007-08-21). «HIV Denial in the Internet Era» PLOS Medicine 4 (8): e256.  doi:10.1371/journal.pmed.0040256. ISSN 1549-1676. PMID 17713982. PMC PMC1949841. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  11. (Ingelesez) Watson, James. (2006-01-01). «Scientists, activists sue South Africa's AIDS 'denialists'» Nature Medicine 12 (1): 6–6.  doi:10.1038/nm0106-6a. ISSN 1546-170X. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  12. (Ingelesez) «Denying science» Nature Medicine 12 (4): 369–369. 2006-04  doi:10.1038/nm0406-369. ISSN 1546-170X. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  13. (Ingelesez) Kennedy, Donald. (2007-07-27). «Climate: Game Over» Science 317 (5837): 425–425.  doi:10.1126/science.1147817. ISSN 0036-8075. PMID 17656688. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  14. (Ingelesez) Colquhoun, David. (2009-09-09). «Trust me, I’m a scientist» BMJ 339  doi:10.1136/bmj.b3658. ISSN 0959-8138. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  15. Goodman, Ellen. «No change in political climate» Boston.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  16. (Ingelesez) SeattlePI, Joel Connelly. (2007-07-11). «Deniers of global warming harm us» seattlepi.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  17. «Stop this witch hunt against ‘evil deniers’ | spiked» web.archive.org 2009-10-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  18. (Ingelesez) In praise of scepticism. 2009-10-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  19. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  20. «Abominable 'No' Men | Science | Strange Days | Fortean Times UK» web.archive.org 2009-11-26 (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  21. (Ingelesez) «George Monbiot on climate change and Big Tobacco» the Guardian 2006-09-19 (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search