Nesebar

Nesebar
Несебър
udalerriko auzo nagusia
Administrazioa
Herrialdea Bulgaria
Bulgariako oblastBurgas probintzia
Bulgariako udalerriNesebar
Izen ofizialaНесебър
Nesebar
Jatorrizko izenaНесебър
Posta kodea8230
Geografia
Koordenatuak42°39′34″N 27°43′29″E / 42.659507°N 27.724724°E / 42.659507; 27.724724
Map
Azalera31.85 km²
Altuera30 m
Demografia
Biztanleria15.506 (2024ko martxoaren 15a)
14.596 (2024ko martxoaren 15a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2024)
Dentsitatea486,84 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0554
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakBudapest District XVIII (en) Itzuli, Ohrid, Kotor eta San Petersburgo
nesebarinfo.com

Nesebar (sarritan Nessebar transkribatua; bulgarieraz: Несебър, ahoskera: [nɛˈsɛbɐr]) Bulgariako ekialdeko hiri bat da, historia luzea duelako antzinako hiri izendatua. Bulgariako Itsaso Beltzeko kostako bainuetxe nagusietako bat da, Burgas probintzian kokatua, eta Nesebar udalerriko administrazio-zentroa. Sarritan, Itsaso Beltzeko Perla deitzen zaio. Nesebar hiri-museo aberatsa da, hiru milurteko baino gehiagoko historia baitu. Hiri txikia bi zatitan banatzen du istmo artifizial estu batek: batetik, kokagunearen alde zaharra, penintsulan (antzina uharte bat zen); bestetik, alde modernoena (hotelak, etxe berriak, eta abar), eremu kontinentalean. Zatirik zaharrenak hainbat zibilizazioren okupazioen aztarnak ditu.

Itsaso Beltzeko helmuga turistiko eta itsas portu handienetako bat da, eta hainbat zentro turistiko dituen herri gune bihurtu da —hondartza luzeena, Sunny Beach, Nesebar-en iparraldean dago.

Nesebar askotan egon da inperio baten mugan arriskuan, beraz, historia aberatsa duen hiria da. Hiriko eraikin historiko ugari zeudenez, UNESCOk 1983an sartu zuen Nesebar Mundu Ondareko Lekuen zerrendan.[1]

2019ko abenduan, 13.600 biztanle zituen hiriak.[2]

  1. Ancient City of Nessebar: https://whc.unesco.org/en/list/217
  2. Bulgarian National Statistical Institute - towns in 2009. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search