Neuroleptikoa edo antipsikotikoa[1] droga psikoaktibo bat da, kontzeptualki psikosiak kudeatzeko erabilia; eskizofrenia eta desoreka bipolarra, zehazki. Eragin terapeutikoa haluzinaziora, eldarniora eta pentsamendu desordenatura bideratuta dago.
Lehenengo belaunaldikoak edo antipsikotiko tipikoak 1950eko hamarkadan sortu ziren (adibidz, Haloperidol). Hala ere, praktika klinikoan, 20 urte geroago arte ez zen sartu lehendabizikoa, Klozapina. Atipikoak edo bigarren belaunaldikoak berrikiago garatuz joan dira, eta serotoninaren hartzaileetan ere eragina daukate. Bi multzokoek dopaminaren gainean eragiten dute.
Albo-ondorioak kontuan hartzekoak dira: batez ere, mugimenduaren asaldurak izatea eta pisua irabaztea.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search