Nicolas Chauvin

Nicolas Chauvin

Bizitza
JaiotzaCroix-Chapeau, 1790
Herrialdea Frantzia
HeriotzaXIX. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Graduasoldadu

Nicolas Chauvin legendazko soldadu frantziar ausarta da, heroia. Ziur aski fikziozko soldadua historialariek ez dutelako inoiz benetan existitu zela frogatzen duen ebidentziarik. Dena den, patriota frantsesaren ikur bilakatu zen batez ere Napoleon Bonaparteren garaian. Ustez Frantziako Errepublikako Lehen Armadan eta geroago Napoleonen La Grande Armée-n zerbitzatu zuen eta behin eta berriro zauritu zuten arren, beti kementsu atera zen. Haren izena chauvinismoaren eponimoa da, gaur egun gehiegizko sukar nazionalista izendatzeko erabiltzen den terminoa, askotan fanatismo nazionalista edo abertzalekeria adierazteko.

Hari buruz garatu ziren istorioen arabera, Nicolas Chauvin Rocheforten jaio zen XVIII. mendearen amaieran, 1780 inguruan edo 1790 inguruan. 18 urterekin sartu omen zen Frantziako armadan, boluntario, eta ohore handiz eta bikain egin zuen lan. Esaten da 17 aldiz zauritu zutela bere nazioaren zerbitzuan, eta desitxuratu eta mutilatu ere egin zutela... Bere leialtasun eta dedikazioagatik, Napoleonek berak Ohorezko Sabre bat eta 200 frankoko pentsio bat esleitu omen zizkion soldaduari.[1]

Chauvinen zerbitzu-historiala eta Napoleonekiko maitasuna, leialtasuna eta debozioa garai batean heroi eredugarri bilakatu zuten baina esaten da barregarri geratu zela beste garai batean bonapartismoak bere itzala galdu zuenean.

  1. Barnhart, Clarence Lewis (1967). The New Century Handbook of English Literature. p. 232. Appleton-Century-Crofts, ASIN B000RZQH3W.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search