Nilo

Nilo
Datu orokorrak
Garaiera2.700 m
Motaibai
Luzera6.650 km
6.690 km
2.850 km
Geografia
Map
Koordenatuak15°38′25″N 32°30′20″E / 15.64014°N 32.5055°E / 15.64014; 32.5055
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera3.400.000 km²
Arro hidrografikoaNiloren arroa
Ur-emaria2.830 m³/s
IturburuaNilo Zuria eta Nilo Urdina
Bokalea
()
Mediterraneoa

Nilo[1] (arabieraz: النيل) ipar-ekialdeko Afrikako ibai handia, munduko luzeena Amazonasekin batera.[oh 1][2][3] 6.650 kilometro luze da,[4] eta 3.400.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du. Hegoaldetik iparraldera doan munduko ibai handi bakarra da.

Nilok bi adar ditu: Nilo Zuria (Nahr-el-Abiad) eta Nilo Urdina (Nahr-el-Azrak). Lehenbizikoak Victoria aintziran (Uganda, Kenya, Tanzania) du sorburua, eta bigarrenak Tana aintziran (Etiopia). Bi adarrak Khartumen (Sudan) elkartzen dira. Ibaia Mediterraneora isurtzen da Egipton, eta delta handia eratzen du bokalean. Bi adarrak kontuan harturik, Ruanda, Uganda, Tanzania, Etiopia, Hego Sudan, Sudan eta Egipto zeharkatzen ditu, eta arroak Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kenya eta Eritreako lurrak ere hartzen ditu.

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
  2. Estudo do INPE indica que o rio Amazonas é 140 km mais extenso do que o Nilo. Instituto Nacional de Pesquisas Espaciais (INPE), inpe.br (Noiz kontsultatua: 2008-07-01).
  3. Roach, John. Amazon Longer Than Nile River, Scientists Say. National Geographic News, nationalgeographic.com (Noiz kontsultatua: 2007-06-18).
  4. Gordon Smith, Charles; Hurst, Harold Edwin; El-Kammash, Magdi M.. Nile River. Encyclopædia Britannica, inc. (Noiz kontsultatua: 2019-1-7).


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search