Novenera

Novenerako hegoaldea: Miranda, Berbintzana eta Larraga
Novenerako ekialdea: Artaxoa
Novenerako iparraldea: Mendigorria

Novenera[a] Nafarroa Garaiko eskualde historiko bat da, Argako Erriberako goialdean dago, Nafarroako Erriberaren eta Nafarroako Erdialdearen arteko mugan. Hiribildu independentez osatutako lurraldea da, baina Novenerako foruaren aplikazioa komunean zuten. Foru hau Antso VI.a Jakituna Nafarroako erregeak ezarritako eta bere seme Antso VII.a Azkarrak jarraitutako zerga-politikaren ondorio da. Baina haren agerpenaren berantiarrak eta Nafarroako foruaren aldarrikapenak eragotzi egin zuten Novenerako agindu horiek hedatzen jarraitzea, eta, beraz, Artaxoa, Larraga, Mendigorria, Miranda eta Zebron hiribilduek bakarrik izan zituzten foru-pribilegioak.

Eskualde hori, Erronkaribar edo Berrotza bezalako bertze eskualde tradizional batzuetan ez bezala, ez zen inoiz benetako batasuna izan bertako kideen artean, Nafarroako Erresumarekiko independenteak izaten jarraitu baitzuten beti, eta Novenerako forua erori eta foru orokorrarekin ordezkatu zenean, lotura bakar hori galdu egin zen. Hala ere, 2019an, Nafarroako Foru Komunitateko eskualde berriak sortu zirenean, Izarbeibar eskualdean sartu zen lurralde osoa, eta, ondoren, Izarbeibar-Novenera izena jarri zitzaion, antzinako izen historikoa biziberrituz.

Gainera, lurralde hori jada desagertuta dagoen Artaxoako Erresumaren zati izan zen, Erriberri hiribilduarekin batera, Mendigorria izan ezik.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search