Olaia Meridakoa

Olaia Meridakoa

Bizitza
JaiotzaEmerita Augusta, 290
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaEmerita Augusta304ko abenduaren 10a (13/14 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Jarduerak
Santutegia
Abenduaren 10

Santa Olaia Meridakoa edo santa Eulalia Meridakoa[1] (euskara antzinakoan Donalalla[1], Augusta Emerita, 292 - Augusta Emerita, 304ko abenduaren 10a) santu kristau eta martiria da, Erromatar Inperioaren garaian bizi izandakoa Augusta Emeritan, gaurko Méridan.

Zalantza historiografikoak daude ea Santa Olaia Bartzelonakoa pertsonaia berdina ote den, garai berean kokatutako martiri kristaua baita Kataluniakoa (paralelismo askorekin bien istorioetan). Bat izatekotan benetakoa, eta bestea hartan oinarritutako alegia, litekeena da Meridakoa izatea originala, IV. mendeko kontakizunetan agertzen baita, eta aldiz, Bartzelonako Olaiaren istorioaren lehen idazkiak 660. urtekoak dira.

Espainiako gurtza katolikoan, Done Jakue Apostoluaren patroi aldarrikapena izan arte, Olaia santuak halako rol patriotiko bat sinbolizatu izan du, adibidez birkonkistaren zaindari gisa. Gaur egunean, Meridako alkate betiereko titulua du, eta Oviedo hiriko patroia da (hango katedralaren daude Olaiaren gorpua, ustez).

  1. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search