Ongizate-estatu

Ongizate-estatua, Estatu ongilea, Probidentzia Estatua edo Ongizateko Gizartea  bereziki Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Europan garatu eta gauzatu den estatu-eredu bat da. Bereziki zientzia politikoetan eta ekonomian erabilitako kontzeptu bat da[1], gizarte-eskubideak betez estatu bateko hiritar guztiei, bizi-maila berdina izateko eta gizarte desberdintasunak ekiditeko, eskaintzen dizkieten prestazio, laguntza eta zerbitzu multzoak izendatzeko edo adierazteko (hezkuntza-, osasun- eta lan-arloan).

Hiritartasun-kontzeptu modernoa denboran zehar osatuz joan da; XVIII. mendean zehar, eskubide zibilak finkatu ziren, eta XIX. mendean, berriz, partaidetza politikorako eskubideak; azkenean, gizarte-ongizatea eskubide politikotzat hartzean, osatu egin da gaur egungo hiritartasun kontzeptua. Askoren iritziz, zuzenbidezko gizarte-estatu demokratikoa horixe da, gizarte-hiritartasun eskubidea finkatzea, sistema demokratikoetan babestutako giza eta politika-eskubideei loturik; ongizatea-estatua eta zuzenbidezko gizarte-estatu demokratikoa, zenbaitentzat, gauza bera dira.

Eskubide sozialak arian-arian lortu ziren, mende batez borroka sozialetan aritu ondoren; industrializazio-prozesuarekin batera emandako borrokak izan ziren, herrialde garatuetan emanak inondik ere.

  1. (Gaztelaniaz) «Estado de bienestar - Definición, qué es y concepto» Economipedia 2016-02-06 (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search