Organismo

Biologian, organismoa sistema biziduna da: (animalia, landarea, onddoa edo mikroorganismoa). Organismo guztiak gai dira estimuluei erantzuteko, ugaltzeko, hazteko, garapen biologikoa izateko eta homeostasiari eusteko. Organismoak zelulabakarrak edo zelulaniztunak izan daitezke, eta, azken horietan, zelulak taldeka espezializatuta egon daitezke ehunak eta organoak osatuz.

Organismo hitzaren jatorria greziera da: ὀργανισμός - organismos, Antzinako Greziako ὄργανον - organon (tresna, lanabesa) hitzetik datorrena.

Zelula motaren arabera, organismoak bi talde handitan sailkatzen dira: prokariotoak eta eukariotoak. Prokariotoak bi domeinutan bereizten dira: Bacteria eta Archaea. Hirugarren domeinua osatzen duten organismo eukariotoak garatuagoak dira, eta bizitzaren forma aurreratuenak biltzen ditu.

Berriki klado berri bat proposatu da, Neomura deiturikoa, Archaea eta Eukarya multzo berean sartzeko.

Zenbait zientzialarik ez dituzte birusak organismotzat hartzen, ezin baitute berez ugaldu edo metabolismoa eduki. Hala ere, definizio hori zalantzazkoa da, zenbait bizkarroik eta endosinbiontek ere ez baitute bizitza independenterik. Birusak osatzen dituzten molekulak organikoak diren arren, ezin dute ugaldu zelula ostalari batetik kanpo, eta bere prozesu metabolikoek ostalari bat behar dute. Hala ere, organismotzat hartzen ez badira ere, gene propioak dauzkate, eta eboluzionatu egiten dute, gainerako bizitzak eboluzionatzen duen moduan.

Izaki bizidunen materiaren % 95 lau elementuk osatzen dute (bioelementuak): karbono, hidrogeno, oxigeno eta nitrogeno, eta, horietatik abiatuta, biomolekulak sortzen dira[1][2]:​

Molekula horiek etengabe errepikatzen dira izaki bizidun guztietan; beraz, bizitzaren jatorria aurrekari komun batetik dator, oso zaila baita molekula organiko berberak dituzten bi izaki bizidun bereizirik agertzea[3][4]. 3770-4280 milioi urteko antzinatasuna duten mikrofosilak aurkitu dira; beraz, bizitza hadearrean sor zitekeen Lurrean[5].​ Erloju molekularrek ere hadearrean balioesten dute[6].​​

Izaki bizidun guztiak zelulez osatuta daude (ikus teoria zelularra). Horien barruan, bizitzarako beharrezkoak diren erreakzio kimikoen sekuentziak egiten dira, entzimen bidez katalizatuak.

Izaki bizidunak aztertzen dituen zientzia biologia da. [[Fitxategi:Elephant-ear-sponge.jpg|thumb|200px|[[koralezko uharrian]] izaki bizidun ugari bizi dira.]]

  1. David L. Nelson y Michael M. Cox (2001) Lehninger. Principios de bioquímica, Ediciones Omega, ISBN 978-84-282-1208-3
  2. Apuntes del Área de Biología Celular Archivado el 6 de febrero de 2009 en Wayback Machine., Universidad Pablo de Olavide, Consultado el 28-01-2008.
  3. Doolittle, W. Ford (February, 2000). Uprooting the tree of life. Scientific American 282 (6): 90–95
  4. NCBI: "The Genetic Codes", Compiled by Andrzej (Anjay) Elzanowski and Jim Ostell
  5. (Ingelesez) Dodd, Matthew S.; Papineau, Dominic; Grenne, Tor; Slack, John F.; Rittner, Martin; Pirajno, Franco; O’Neil, Jonathan; Little, Crispin T. S.. (2017-03). «Evidence for early life in Earth’s oldest hydrothermal vent precipitates» Nature 543 (7643): 60–64.  doi:10.1038/nature21377. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  6. (Ingelesez) «TimeTree :: The Timescale of Life» www.timetree.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search