Orotariko Euskal Hiztegia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Koldo Mitxelena eta Ibon Sarasola |
Sorrera-urtea | 1987 |
Argitaratze-data | 1987 |
Argitaletxea | Euskaltzaindia |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 5.800.000 () hitz |
Hizkuntza | euskara |
Emanaldia | |
Amaiera-data | 2005 |
euskaltzaindia.eus… |
Orotariko Euskal Hiztegia (OEH siglaz eta Orotarikoa izen laburtuaz ere ezaguna) euskararen aro eta euskalki guztietako idazkietako lexikoa jaso eta antolatzea xede duen hiztegi historiko deskriptibo bat da, Euskaltzaindiak egin duen lanik handienetako bat.[1] Koldo Mitxelenaren ardurapean hasi zen egiten, eta lantaldearen burua Ibon Sarasola izan da.[2] 1987an argitaratu zen paperean lehen liburukia, eta 2005ean azkena, hots, 16.a. Euskaltzaindiak Internetez eskaintzen du hiztegiaren oinarrizko bertsio elektronikoa, Creative Commons lizentziapean (CC-BY-NC-CA), paperezko bertsioa osatu (adibidez, geroago agertu zen Lazarragaren eskuizkribuarekin) eta zuzendu duena.
Hiztegirako hitzak biltzeko —hau da, corpusa osatzeko—, 1970eko hamarkada arterainoko 310 obra oso aukeratu zituzten. Hortik, 5.800.000 hitzeko testu-corpusa sortu zuten. Orotariko Euskal Hiztegiaren corpus moduan ezaguna dena. Hiztegiko sarrera bakoitzean xehetasun hauek ageri dira: hitza, hitzaren aldaerak, aldaera bakoitzaren euskalkiak, aldaeraren idatzizko lehen erabileraren urtea, hitzaren esanahia eta erabileraren adibideren batzuk. Orotariko Euskal Hiztegia 310 idazki horietan oinarritzen da gehienbat, baina bestetako iturriak ere (hiztegiak, lexiko bilduma dialektalak, etab.) erabili ditu; jakina, munduko hiztegi guztiek bezala, ez ditu euskaraz izan diren eta diren hitz guzti-guztiak jaso, ezinezkoa da eta.
Koldo Mitxelenaren ekimenez abiatu zen, eta hark ezarri zituen lanaren oinarriak. Lehen liburukia kaleratu baino lehentxeago hil zen, 1987an, eta orduan Ibon Sarasolak hartu zuen lanaren gidaritza. Gabriel Fraile ere ari da hiztegian lan egiten.
Orotariko Euskal Hiztegia Hiztegi Batuaren oinarri nagusia da, baina ez bakarra.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search