Osakidetza

Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzua
SektoreaOsasuna
Sorrera1984
SortzaileaEusko Jaurlaritza
EgoitzaAraba kalea 45, 01006 Gasteiz
PresidenteaGotzone Sagardui (Osasun Sailburua)
Maria Jesus Mugika Anduaga (Zuzendari nagusia)
Webguneawww.osakidetza.eus
Kronologia
INSALUD Osakidetza

Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzua (edo besterik gabe Osakidetza)[1] Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzu publikoa da, 1984an Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari Osasun eskumena igarotzean sortutakoa, Carlos Garaikoetxea lehendakari zela, Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomo gisa. Gerora, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen bidez, Eusko Jaurlaritzaren zuzenbide pribatuko ente publikoa izatera igaro zen (nagusiki zuzenbide pribatuaren arabera jarduten duen erakunde-mota).

Espainiako Osasun Sistema Nazionalaren parte da (1986an sortu zen); harez geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoan INSALUD (Instituto Nacional de la Salud) entitate publikoa ordezkatzen du. Arduradun nagusia Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua da eta Osasun Sailera atxikita dago.

  1. Osakidetzaren webgunea: Antolaketa

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search