Palestinako Britainiar Mandatua

Palestinako Britainiar Mandatua
British Mandate for Palestine
1920 – 1948
Nazioen Ligaren mandatua
Palestinako Britainiar Mandatuko bandera

Palestinako Britainiar Mandatuko armarria

Palestina 1922an
Geografia
HiriburuaJerusalem
Kultura
Hizkuntza(k)Ingeles, arabiera, hebreera
ErlijioaIslam, kristautasuna, druzoak, judaismo, baha'i
Historia
Sorrera1920
Botere-hartze efektiboa1923ko irailaren 29a
Desagerpena1948
Aurrekoa
Otomandar Inperioa
Ondorengoak
Transjordaniako emirerria
Israel
Palestina osoko gobernua

Palestinako Britainiar Mandatua (ingelesez: British Mandate for Palestine; arabieraz: الانتداب البريطاني على فلسطين‎ Filasţīn; hebreeraz: פָּלֶשְׂתִּינָה, המנדט הבריטי על פלשתינה‎) Erresuma Batuko administraziopean zegoen erakunde geopolitikoa izan zen, Lehenengo Mundu Gerra eta gero otomandar Hegoaldeko Siria ordezkatu zuena. Nazioen Ligaren mandatuak 1920 eta 1948 artean iraun zuen. Mandatua 1922ko ekainean onartu zen, eta 1923ko irailaren 29an hasi zen ofizialki, baina britainiarrek 1917tik aurrera de facto eskualdea kontrolpean zuten. 1922ko irailean Transjordaniako emirerria, gero Jordaniako Erresuma izango zena, sortu zuten.

Britainiar Mandatuaren aroan eskualdean bi mugimendu nazionalista sortu zituzten, juduena eta arabiarrena. Biek elkarren eta britainiarren kontra aritu zituzten. Auzi nagusiak 1936–1939ko arabiar matxinada Palestinan eta juduen insurjentzia izan ziren. Bigarren Mundu Gerra eta gero, Palestinako Britainiar Mandatuko Gerra Zibilak eta 1948ko Arabiar-israeldar Gerrak eskualdea banatu zuten.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search