Panarabismo

Arabiar mundua.

Panarabismoa arabiarren eta arabiar mundua osatzen duten herrien batasuna aldarrikatzen duen mugimendu politikoa da. Arabiar nazionalismoari guztiz loturik dago, zeinak arabiarrek nazio bat osatzen dutela aldarrikatzen baitu. Panarabismoak indar handia izan zuen 1960ko hamarkadan. Halaber, panarabismoak kutsu sekular eta sozialista du. Horrela, panarabismoaren ideiak bere egin zituzten arabiar erregimenak AEBetatik hurrun mantendu eta lotura estuak izan zituzten kasu batzuetan Sobiet Batasunarekin.

Panarabismoak proiektu modernizatzaile batean indarrak batu nahi zituen; zenbait ezaugarri sozialista eta, arabiarrentzat, nahiko laikoak ziren ezaugarriak zituen proiektu batean, hain zuzen.

Israelek 1967an arabiar armadak garaitzeak, Anuar as Sadatek, Nasserren ondorengoak, Sei Eguneko Gerra Egiptoko politikari norabide berria emateak -izan ere, Israelekin hitz egiteko prest zegoen-, eta arabiarren munduko erregimen kontserbadorenei eta erlijiosoei (Saudi Arabia, Kuwait eta abar) AEBk eta Mendebaldeak laguntzeak proiektu panarabista desegiten joan zen. Pixkanaka-pixkanaka, islamiar erlijio mugimenduek herrialde horietako nortasun zeinu berria eman zieten; izan ere, erlijioak denak batzen zituen eta, era berean, munduko gainerako herritarrengandik bereizten zituen. Iranen Khomeinik irabazteak indarra eman zion panislamismoari, eta geroztik zabaltzen joan da etengabe.

Gamal Abdel Nasser panarabismoarekin bat egin zuten estatu-buruzagi ezagunenetakoa dugu[1].

  1. (Gaztelaniaz) «Panarabismo: ¿un mito?» BBC Mundo Ekainaren 4a, 2007.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search