Panthera

Panthera
Pliozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
SubfamiliaPantherinae
Generoa Panthera
Oken, 1816

Panthera Felidae familiako genero bat da, oso ezagunak diren lau espezie dituena: tigrea (Panthera tigris), lehoia (Panthera leo), jaguarra (Panthera onca) eta lehoinabarra (Panthera pardus). Lau hauek dira felidoen artean orro egiteko gai diren bakarrak. Arrazoi nagusia laringearen morfologian datza, nahiz eta historian zehar beste arrazoi ugari ere eman (hioidearen osifikazio osatu gabea).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search