Parnasianismo

Leconte de Lisle, Parnasianismoaren pertsonaiarik ezagunenetarikoa

Parnasianismoa XIX. mendeko bigarren erdialdeko frantses poesia-mugimendua izan zen, erromantikoen lirismoari aurka egiteko sortua, eta poesia inpertsonala eta forma landua proposatzen zuena.

1836an Théophile Gautierrek Mademoiselle de Maupin liburuaren hitzaurrean «artea arteagatik» teoria aurkeztu zuen. Artea erabilgarria izan ez zedin nahi zuten zenbait poeta inguruan elkartu zitzaizkion. Leconte de Lisle (Poèmes antiques, 1853) aitzindari nagusia izan zen.

Hasieran, garai hartako gizarte-gaiak erabili zituzten, eta geroago mitologiakoak, epikoak, antzinako herrietakoak, Indiakoak eta Greziakoak, etab. Mugimenduaren izena zenbait kidek idatzi zuten Le Parnasse Contemporain (1886, 1871, 1876), hiru alez osatutako poesia-bildumatik eratorria da. Le Parnasseren hirugarren alea argitaratu zenerako taldea banatzen hasia zen. Gautier, Baudelaire, Banville, Leconte de Lisle, Glatigny, Sully Prudhomme, Heredia, Coppée, Mallarmé, Verlaine izan ziren parnasianismoaren jarraitzaile ezagunenak.

Europan eragin nabaria izan zuen, batez ere Espainiako eta Portugalgo modernisten artean eta Jeune Belgique mugimenduan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search